Sorgin Dantzako entseguen hasiera

Txintxarri Aldizkaria 2016ko mai. 26a, 10:45
San Pedro jaiak ate joka ditugu. Hilabete besterik ez da geratzen txupina bota eta jaiak eztanda egin dezan. Ohitura legez, helduen txupina baino lehen, Oriatik atera eta herriko kaleak alaitzen dituen Sorgin dantza antolatuko da. Aurten ekainaren 28ko arratsaldean izango da ekintza.

Egun horretarako guztia prest izateko, Ttakun KEk jakinarazten du, ekainaren 2an, osteguna, entseguak hasiko direla.

Sorgin dantzan parte hartu nahi duten herritarrek asteartero eta ostegunero hitzordua izango dute, 20:00etatik 21:00etara Okendo plazan.Saio hauetan dantzako pausoak ikasi edo finkatzeko aukera izango da.

Eguraldi txarra eginez gero, saioak Landaberri Garaikoetxea ikastolako aterpean egingo dira.