San Pedro jaietako ekitaldi jendetsuenetakoa izaten da Oriatik abiatu eta herri guztia zeharkatzen duen Sorgin dantza. Sorgin dantzako entseguak ekainean hasiko dira eta astearte eta ostegunetan 20:00tatik aurrera izango dira. Horrela entsegu egunak izango dira, ekainak 2, 4, 9, 11, 16 eta 18.
Ekainaren 23an, asteartean, San Joan bezpera dela eta, Landaberri ikastetxeko Garaikoetxeako eraikinean egingo da saioa eta azken ostegunean hilak 25 ez da entsegurik egingo Sorgin Jaiak hasten direlako.
Eguraldi ona egiten badu, Okendo plazan egingo dira entseguak eta bestela, Landaberri ikastetxeko Garaikotxeako eraikinean.