Sexua astinduz saioa bihar gaztelekuan

Txintxarri Aldizkaria 2015ko eka. 18a, 20:00
Emakumeen Zentrotik sexologia lantzeko hainbat egitasmo gauzatu dira ikasturtean zehar. Hauetako bat izan da Sexua Astinduz tailerra, bihar gaztelekuan 19:00etan egingo da gazteei zuzendutako saioa.

Bihar Gaztelekuan 19:00etan izango da Sexua Astinduz sexualitate propio eta anitzeko tailerra. Gazteei zuzendutakoa izango da eta Oskar Arandak sexologo eta berdintasun teknikariak gidatuko du. Honetan parte hartzea doan da eta gazteak bertaratzea animatzen dituzte.