Segurtasun publikoa aztergai

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 23a, 10:30
Elkarbizi taldeak 2018. urteko programaren lehenengo ikastaroa egin du. Ertzaintzaren lanari buruzko nondik norakoak ezagutu ahal izan dituzte

Elkarbizi taldeak 2018. urteko programaren lehenengo ikastaroa egin du Villa Mirentxun. Ertzaintzako Segurtasun Publikoa eta Kudeaketa Aurreratua gaietan aditua den Iñaki Elexaldek, eta Karmelo Martinezek, Hernaniko Ertzain-etxeko nagusiak, Elkarbizitzarako behar den segurtasun publikoa saioa eskaini dute. Entzuleek Ertzaintzaren lanari buruzko nondik norakoak ezagutu ahal izan dituzte.