Sasoetako Urtxintxen ekintza bihar

Txintxarri Aldizkaria 2015ko ots. 20a, 10:15
Bihar, Zumaburu-Sasoeta Ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatuta, Sasoetako Urtxintxen hurrengo irteera izango du.

Oraingo honetan umeei zuzendutako joko batzuk egingo ditu, beti ere umeek elkarren arteko euskerazko harremana indartzeko helburuz antolaturiko jokoak. 

Ondoren meriendatu egingo dute, eta arratsaldea ondo amaitzeko denak Kultur Etxera joango dira 'Hiru Txerritxoak eta Otsoa' antzerkia ikustera. Sasoetako Urtxintxen ekimenaren bidez, ikastetxeko umeen artean euskeraren erabilera indartu nahi dute. Horretarako eskolako guraso euskaldun bolondresen bidez, irteera osoan zehar euskeraren erabilera bermatzen dute, jokoak eginez, bi helburu nagusirekin: Euskararen erabilera sustatzea eta ondo pasatzea.