Santa Zezilia eguna ospatzen

Txintxarri Aldizkaria 2015ko aza. 20a, 11:15
None
Igandean, Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna dugu. Hori dela eta, Udal Musika eskolak, Alboka abesbatzak eta Donostiako Ibaeta abesbatzak emanaldi bereziak prestatu dituzte.

Lasarte-Oriako Udal Musika eskolako lagunak izan dira lehenak zaindariaren eguna ospatzen.

Atzo ikasleek hilabete hauetan zehar ikasitakoa erakutsi ahal izan zuten urteko lehen kontzertuan. 

Manuel Lekuona kultur etxean egin zen emanaldian, bakarka edo taldean musikari gazteek doinu klasikoak eta modernoak eskaini zituzten, hala nola, 'Aitorren hizkuntz zaharra', 'Himno de la Alegria' edo David Guettaren 'Titanium'.

Flauta, gitarra, trikitixa, pandero, txistu... instrumentu desberdinak izan ziren artetoko oholtza gainean.

 

Santa Zezilia eguna

Igandean, berriz, ahotsek hartuko dute protagonismoa.

Lasarte-Oriako Alboka Abesbatzak ohitura duen legez, bere kide eta lagunekin egun berezi hau ospatuko du. 

Lehenik, Arantzazuko Amaren elizan 12:00etako meza girotuko du. Ostean, guztiak 'El Jardin' jatetxera hurbilduko dira bazkaltzera.

Bestalde, Ama Brigitarren komentuko 11:00etako mezan, Donostiako Ibaeta abesbatza izango da.

Mezan hiru kanta abestuko dituzte eta hau amaitzean, euskal doinuez osaturako emanaldia eskainiko dute, hala nola, 'Maite', 'Goizian argi hastian' edo 'Herribera'.