Santa Ana berotzen

Txintxarri Aldizkaria 2017ko uzt. 26a, 15:43
Eguerdiko kanpaikadak jotzearekin batera, Erketz dantza taldeak agurra dantzatu du Santa Ana karkaban.

Eguneko ekitaldi nagusien zain, Santa Ana hasi da dagoeneko berotzen. Brigidatarren komentuan meza entzun ondotik, Ttakun Kultur Elkarteak hamaiketakoa eskini die bertaratutakoei. Erketz dantza taldeak eskaini du gero ikuskizuna. Komentuan lehenengo, eta Santa Ana karkaban gero, ongi etorria eman diote egunari, agurra dantzatuz. Eguraldi ona aprobetxatuz, jende ugari ibili da herrian. Askok Santa Ana pintxoa dastatzeko baliatu dute. 2,5 euroren truke, bakailaoa eta piperra osagaiekin egindako pintxoa eskini dute hamabi tabernak. Ondokoak dira tabernak: Arkupe, Buenetxea, Araeta, Usoak, Lasarte, Txema, Viña del Mar, Jalai, Jalgi, Abend, Lavie eta Yolanda. Hemen goizeko irudiak. 

Arratsaldean izango dira eguneko beste ekitaldiak. Pala txapelketako finala jokatuko dute 18:30ean. Lehenik hirugarren eta laugarren postuetarako partida jokatuko dute, eta finala ondoren. 

Eta ekitaldi izarra gauean izango da: Santa Ana parodia dantzatuko dute 22:30ean.