Sanpedrotako kartela aurkeztu dute

Txintxarri Aldizkaria 2017ko eka. 5a, 13:42
Maiatzaren 20an amaitu zen kartelen bozka emateko epea; Unai Arrutirenak aurkeztuko ditu aurtengo festak

Guztira, hemeretzi lan aurkeztu dira herriko festak iragarriko dituen Kartel Lehiaketan. Epaimahaikideek eta  sanpedrojaiak@lasarteoriasarean.eu helbidera bidalitako aukeraketen emaitza izan da Unai Arrutik sinatzen duen kartelaren aukeraketa. Egilearen esanetan, kartelean Sanpedroekin zer ikusia duten elementu guztiak batzen saiatu da, edonork aurki dezan jaiek esan nahi duten hori kartelean. Arrutik 20 urte ditu, eta oraindik diseinu ikasketak egiten badabil ere, hiru kartel desberdin aurkeztu ditu lehiaketara.