Sahararen alde elkartuta

Txintxarri Aldizkaria 2015ko ots. 28a, 17:08
'Maroko Saharatik at!! Independentzia' lelopean 40 bat lagun bildu ziren ostiralean Okendon.

Tartean ziren PSE-EE, EAJ, EH Bildu edota Podemoseko kideak, hainbat herritarrekin batera. Ez da Lasarte-Oriak Saharako herriari babesa emateko azken ekintza izango. Sahararen Lagunak taldeak hitzaldi sorta bat antolatu du Villa Mirentxun martxoaren 11rako. Udalak diruz lagundu du 'Tolosaldea Sahararekin' elkartasun proiektua eta programako kideek hitza hartuko dute hilaren 11n. Azkenik 'Oporrak Bakean' egitasmorako bi familia behar dituztela gogorarazi eta gonbitea luzatu nahi izan zuten.