PSE-EEren jostailu bilketa

Txintxarri Aldizkaria 2016ko abe. 1a, 10:16

Abenduaren 1etik 15era arte Lasarte-Oriako PSE-EEk jostailu bilketa solidarioa egingo du herriko behartsuenentzat. Ekarpena egin nahi duten pertsonak Herriko Etxetik pasa daitezke 18:00etatik 20:00etarako ordutegian.

Gainera, parte hartzea sustatzeko, jostailu bat uzten duen pertsona bakoitzari txartel bat emango zaio bizikleta baten zozketarako. Abenduaren 22an Gabonetako Sari Nagusiaren azken bi zifrekin bat etor datorren txartela izango da saritua. Behin bilketa amaituta, PSE-EEk jasotako jostailu guztiak Lasarte-Oriako GKE bati emango zaizkio, honek udalaren pertsona behartsuen artean banatzeko.