PSE-EEk Jubilatuen etxea utzita dagoela salatzen du

Txintxarri Aldizkaria 2015ko ots. 25a, 16:45
Jesus Zaballos, Alberdi sozialistako bozeramaileak, Biyak Bat erretiratuen etxearen egoera “tamalgarria” salatu du publiko egindako oharrean.

“Paretetan hezetasun arazo larria dago zartatu handi eta pitzadurekin, eta honek gure herriko jubilatuek udal instalazioak baldintza kaxkarretan erabiltzea dakar”, azaldu du Zaballosek.

PSE-EEk Udalaren utzikeria deitoratzen du, gainera Udalak egoera honetara iritsi baino lehen, irtenbiderik ez emateaz atsekabetzen da.

“Ez dugu ulertzen hezetasunaren arazoa egoera larri honetara iristen utzi izana. Izan ere, ez da margoa zartatu dela soilik, pareta bat zulatzen ari dela eta bertan berogailu elektrikoa dagoela kontuan izanik larritasuna handiagoa da” sozialisten aburuz.

Zaballosek “Udalak erreakzionatu eta kalteak lehenbailehen konpontzeko iniziatiba izatea eta lanean hasteko aitzakiarik ez jartzea” espero du.

“Erretiratuen etxearen egoera Bilduk egiten duen Udal kudeaketa txarraren adibide bat besterik ez da. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak baliatzen ditu behar ez diren ikerketak egin eta lehiaketak lantzeko pertsonala kontratatzeko, udal eraikuntzek edo herriko bideetan dauden kalte larriak konpontzeko kontratazioak egin beharrean”.

Azkenik, “Bilduk korrika eta presaka Antonio Mercero Museoko gunea txukuntzeko 19.000 euro gastatuko ditu, hauteskundeak baino lehen eta Udaleko gainontzeko alderdien iritziaren aurka gune hau herriko elkarte bati zuzenean lagatzeko. Hori egin beharrean, Erretiratuen Etxeko hezetasun arazoa konpontzeko bideratzea zuen diru hori” azpimarratu  du Zaballosek.