Udaleko Zerbitzu Sozialetako sailak jakitera eman duenez, estimulazio kognitiboko taldeetan parte hartzeko plazak geratzen dira.
Honakoak andeatze kognitiboa diagnostikatu zaien pertsonei zuzenduta daude. Saioak doan dira eta astearte eta ostegun goizetan biltzen dira.
Udalak, "mendekotasuna saihestu eta norberaren autonomia sustatzeko, estimulazio kognitiboko bi talde dauzka".
Talde horien helburua "parte-hartzaileen bizi-kalitatea hobetzea da", haien funtzio kognitiboak estimulatuz eta eguneroko bizitzako jarduerak aurrera eramateko duten gaitasun funtzionala landuz.
Gaixotasunaren hastapenean
Zerbitzu horren hartzaileak andeatze kognitiboa diagnostikatu zaien eta horrek dakartzan galerak bizi dituzten pertsonak dira, betiere gaixotasunaren hasierako edo tarteko etapetan egon behar direla kontutan hartuta.
Saioetan talde jarduera ezberdinen bitartez eta begirale baten laguntzarekin beren gaitasun guztiak lantzen eta estimulatzen saiatzen dira; memoria eta kalkulu ariketen bidez, albisteak irakurriz, idatziz, gimnastika eginez, mugikortasuna landuz, ohiko ibilbideak gogoratuz, erlaxatuz, ikus-entzunezko ariketekin besteak beste.
Bi talde daude momentu honetan martxan, 10 lagunentzako tokiarekin. Asteartero eta ostegunero biltzen dira, goizez, Villa Mirentxuko ekitaldi-aretoan.
Ikastaroa urte osokoa da, eta abuztuan bakarrik eteten da oporraldia medio. Une honetan, bada plaza librerik bi taldeetan. Saioak ordu eta erdikoak dira, 10:00etatik 11:30era eta 11:45etik 13:15era.
Interesatua dagoen edonork aldez aurretik bere erreferentziazko langile sozialarekin egon beharko du, kasua balora dezan. Hitzordua eska daiteke Villa Mirentxun edota 943 376 179 telefonora deituta