Partaidetzazko GFA-ko aurrekontuak 2015 mugikortasun tailerra

Txintxarri Aldizkaria 2015ko api. 26a, 18:30
Gipuzkoako Foru Aldundiak Partaidetzazko Aurrekontuak martxan jarri ditu, Gipuzkoako 10 eskualdeetan: Urola Erdia, Tolosaldea, Oarsoaldea, Bidasoaldea, Urola kosta, Urola Garaia, Debabarrena, Debagoiena, Goierri eta Beterrin.

Eskualde bakoitzean 2.000.000 euro jarriko ditu herritarren esku, parte hartze prozesu baten bitartez epe motzeko eta ertaineko zein proiektutan inbertitu erabaki dezaten. 

Lehendabiziko fasean, herritarren proposamenak jasotzea da helburu nagusia, eta horretarako hiru modu daude: 

Etxera bidali diren esku-orriaren formularioa bete eta Udaletxean; Manuel Lekuona Kultur Etxean; Emakumearen Zentroan; Kiroldegian; Gaztelekuan; Anbulategian eta Villa Mirentxun jarritako postontzietan utzita.

www.aurrekontuahobetzen.net webgunearen bidez edota, herriz herri egiten ari diren partaidetzazko tailerretara joanda.

Tailerra asteartean

Herri bakoitzean era irekian egiten ari diren tailerrez gain, “Buruntzaldean garrantzi berezia duten” Mugikortasuna eta ingurumena gaiak lantzeko, bi tailer espezifiko egingo dira. 

Zeharkako gaiak direnez, bertan beste gai batzuk landuko dira ere. Hots, mugikortasunaren inguruko tailerrean, parekidetasuna, gizarte politika, eta oroimen historikoa bezalako gaiak jorratuko dira.  Ingurumena tailerrean bestalde, energia, kultura, ekonomia eta turismoaren inguruan arituko dira herritarrak zein eragileak.

Herritarrek zein eragileek eskualdea nola hobeto erabakitzeko, asteartean Mugikortasunaren inguruko tailerra egingo da Lasarte-Orian. Hau Villa Mirentxun izango da 19:00etan.

Ingurumenari dagokiona berriz, asteazkenean izango da 19:00etan Usurbilgo Potxoenean.
Aldunditik herritarrei deia egiten diete eskualdea hobetzeko saio hauetan parte hartzeko.