Pako Azpitarte zendu da

Txintxarri Aldizkaria 2015ko abu. 4a, 12:06
Abuztuaren 2an hil zen Pako Azpitarte, 81 urte zituela. Ikastolako sortzaileetako bat izan zen eta kolaboratzaile Ttakun KEren eta Txintxarri aldizkariaren hainbat ekintzetan.

Ikastolaren sortzaileetako bat eta Ttakun KEren zein Txintxarri aldizkariaren kolaboratzaile izandako Pako Azpitarte zendu zen abuztuaren 2an, 81 urte zituela. Gaur egingo dituzte hileta elizkizunak Hondarribiko Portuko Elizan, arratsaldeko 19:30ean. Ttakun Kultur Elkarteko kideek doluminak eman nahi dizkiote familiari. Goian bego.