Ostiraleko Maliko erasoko biktimak gogoan

Txintxarri Aldizkaria 2015ko aza. 23a, 14:16
Joan den ostiralean Maliko Bamako hiriburuko Radisson Blu hotela erasotu zuten Al Qaedari lotutako bi talde islamistak. 27 lagun hil zituzten denera. Biktima horiek gogoan izan dituzte gaur udal ordezkariek, udaletxe zaharreko arkupeetan 12:00etan egin duten elkarretaratzean.

Maliko Bamako hiriburuko Radisson Blu hotela erasotu zuten Al Qaedari lotutako bi talde islamistak pasa den ostiralean; 27 lagun hil zituzten denera. Joan den asteko ostiralean jazo zen erasoa.

Gaur goizean elkarretaratzea egin dute Lasarte-Oriako udal ordezkariek, udaletxe zaharreko arkupeetan. Erasoko biktimak izan dituzte gogoan, bost minutuko isilunea eginez. EUDEL erakundeak egin du deialdia.