Emakumeen txapelketan gehienez zortzi taldek hartuko dute parte. Gainer,a inguruko herrietako taldeentzat ere irekia izango da. Jokalariek gutxienez 16 urte izan beharko dituzte (2002an jaioak). Izen ematearen prezioa 319 euro da.
Mutilen atalean, berriz, gehienez hamalau talde izango dira (izen ematearen hurrenkera errespetatuko da). jokalarien gutxieneko adina 16 urte izango da (2002an jaioak); izen ematearen prezioa 435 euro da.