Ostadarreko saskibaloi talde guztiak martxan

Txintxarri Aldizkaria 2015ko urr. 5a, 14:00
Ostadar SKTren saskibaloi alorreko talde guztiek hasi dituzte euren denboraldiak.

Errendimenduko Juniorrek hiru jardunaldi daramatzate jada, baina Partizipaziozko Kadete zein Jubenilek eta 3. probintzialeko senior gizonek asteburu honetan ekin diete euren denboraldiei.

Errendimenduko juniorrak hirutik hiru partidu irabazi ditu eta sasoi betean dagoela erakutsi; 42-54 irabazi zuen Donostiako Bera Beraren kantxan. Errendimenduko kadeteek ere irabazi egin zuten, 29-26, Bera Beraren kontra baita ere. Bikain hasi dute denboraldia Partizipaziozko juniorrek, Bergara 25-53 garaitu ostean. 

Partizipaziozko kadeteei dagokienean, 66-33 galdu zuten Iraurgiren kontra eta senior gizonek ere galdu egin zuten Andraitz taldearen kontra, 54-42.