Osasun astea martxan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urr. 26a, 17:30
Osasun astea osatzen duten hitzaldi zikloa aurrera doa. Lasarte-Oriako Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatu dute ziklo hau.

Astelehenean, Villa Mirentxun, Lourdes  Acevedo Gizarte Zerbitzuetako batzordeburua eta Izaskun Oronoz teknikaria izan ziren aste honetako haisera hitzaldian. Agipad elkarteak ‘Hitz egin ezazu beraiekin alkoholari buruz, erabakiak hartzen lagundu iezaiezu’ hitzaldi eskaini zuen. Honetan nerabeei alkoholari buruz nola hitz egin aztertu zuten.

Atzo, berriz, Manuel  Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan  AGIFES elkarteko  Marisa Roman psikologoa izan zen emakumea eta buru osasunari buruz hizketan. Buru osasun arazoek historikoki eta gizartearen eraginarengatik emakumeengan izan duten eragina aztertu zuten, baita hauei nola aurre egin ere.

Gaur arratsaldean 18:00etatik aurrera, azken saioa izango da. Osasun Zentroko kideek botikak nola hartu azalduko diete Biyak Bat elkartera hurbiltzen diren lagunei.