Ogi Berrik 1.500 euroko saria banatu du

Txintxarri Aldizkaria 2016ko uzt. 27a, 12:04
Pablo Mutiozabal kaleko Ogi Berri dendak 1.500 euroko saria banatu du. Gabonetan egin ohi duen zozketan ez zen irabazlkerik izan eta San Pedroetan errepikatu dute. Oraingoan Mirari Ederra izan da irabazlea.

Sorpresa handia hartu du Mirari Ederrak Ogi Berriko zozketaren irabazlea dela jakitean. Pablo Mutiozabal kalean kokatuta dagoen Ogi Berri okindegiak urtero Gabonetan 1.500 euroko saria banatzen du. Aurtengoan ez zen irabazlerik izan eta zozketa errepikatu zuten San Pedro jaietan.

Honetan bai Mirari Ederra suertatu da irabazle. Mirarik 15 urte eman ditu Madrilen bizitzen eta azaroan etorri zen herrira bizitzea. Ordutik ohiko bezeroa da eta ilusi handiz jaso du saria "lehenengo aldia da zerbait horrelako zozketa batean egokitzen zaidala". Añorgarrak Zarautzen zabaldu berri du Yoga zentro bat eta dirua bertan inbertituko duela uste du.