Odol-ateratzerik ez da izango uztailean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko uzt. 12a, 11:00
Lasarte-Oriako Odol Emaileen elkarteak herritarrei jakinarazten die, hilabete honetan ez dela odol-ateratzerik izango hilabeteko azken astelehena Santiago eguna jai dela eta.

Abuztuan berriz, herritarrek bi egun izango dituzte odola eman ahal izateko, hilabeteko lehen egunean abuztuaren 1a astelehenean eta hilabeteko azken astelehenean, 29an.

Elkarteko kideek herritarrak gonbidatu nahi dituzte egun hauetan arratsaldeko 17:30etik 20:30era Osasun Zentrora hurbildu eta odola ematera. Izan ere, “udan odol beharra handitzen” baita.