Neguko ikastaroen eskaintza zabala, gazte eta helduentzat

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urt. 13a, 10:32
Gazteentzako lau ikastaro antolatu ditu udalak, Gaztelekuan, eta helduentzako aldiz, bost eskaintza izango dira Manuel Lekuona Kultur Etxean.

Lasarte-Oriako Udalak, negurako antolatu dituen ikastaroen berri eman du. 

Gaztelekuan gazteentzako ikastaroak

Lasarte-Oriako Udalak, 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzako euskarazko lau ikastaro antolatu ditu; gitarra, graffiti, Break Dance eta Shuffle, eta Dance Hall.
 

Gitarra ikastaroa: Datorren hilabetean, otsailaren lehenean hasi eta apirilaren 5an amaituko da. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etarako ordutegia izango du, eta asteazkenero izango da. Erroldatutako Lasarte-Oriatarrentzat, 14,25 euroko kostua izango du, eta ez-erroldatuentzat berriz, 95,00 eurokoa.                    Break Dance eta Shuffle ikastaroa: Otsailak 2an hasi eta apirilaren 6ra bitarte izango da. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etarako ordutegia izango du honek ere, eta ostegunero izango da. Erroldatutako Lasarte-Oriatarrentzat, 7,12 euroko kostua izango du, eta ez-erroldatuentzat berriz, 47,50 eurokoa.                    Dance Hall ikastaroa: Otsailak 3tik apirilaren 7ra bitarte iraungo du. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etarako ordutegian, eta ostiralero izango dira saioak.  Erroldatutako Lasarte-Oriatarrentzat, 7,12 euroko kostua izango du eta ez-erroldatuentzat berriz, 47,50 eurokoa.                                                                                  Graffiti ikastaroa: Otsailak 3tik 24ra bitarteko iraupena izango du. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00tara izango da saioen ordutegia, eta ostiralero. Erroldatutako Lasarte-Oriatarrentzat, 12,73euroko kostua izango du, eta ez-erroldatuentzat berriz, 84,87 eurokoa.

Izen emate epea zabalik dago jada Gaztelekuan,  eta urtarrilaren 20ra bitarte luzatuko da.

Manuel Lekuonan helduei zuzendutakoak

Berokien konponketa, Autoestimua, Sabel Dantza, Marrazketa eta kolorea, eta Egur taila dira aurtengo negurako aurkeztu dituzten ikastaroak. 

 Berokien konponketa ikastaroa: Urtarrilaren 31tik apirilaren 4ra, 19:00etatik 21:00etarako ordutegian, eta asteartero izango dira saioak. Erroldatutako Lasarte-Oriatarrentzat 57,00 euroko kostua izango du, eta ez-erroldatutakoentzat berriz, 95,00eurokoa. 
Autoestimua: Otsailaren 1etik apirilaren 5era, 19:00etatik 21:00tarako ordutegian, eta asteazkenero izango dira saioak. Erroldatutako Lasarte-Oriatarrentzat 57,00 eurotako kostua izango du eta ez-erroldatuentzat berriz, 95,00 eurokoa.
Sabel Dantza ikastaroa: Otsailaren 2tik apirilaren 6ra, arratsaldeko 19:45etatik 21:15etarako ordutegian, eta ostegunero. Erroldatutako Lasarte-Oriatarrentzat, 21,37 euroko kostua izango du, eta ez-erroldatuentzat berriz, 35,62 eurokoa. 
Marrazketa eta kolorea ikastaroa:  Otsailaren 3tik apirilaren 7ra , arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, eta ostiraleko izango dira saioak. Erroldatutako Lasarte-Oriatarrentzat, 57,00 eurokoa izango da kostua eta ez-erroldatuentzat berriz, 95,00 eurokoa.

Egur taila ikastaroa: Otsailaren 6tik azaroaren 27ra, arratsaldeko 17:30etatik 20:30etarako ordutegian, eta astelehenero izango dira saioak. Erroldatutako Lasarte-Oriatarrentzat, 185, 25 eurokoa izango da kostua eta ez-erroldatuentzat berriz, 308,75 eurokoa.

Izen emate epea zabalik dago jada, kultur etxean, eta urtarrilaren 20ra bitarte luzatuko da.