Musikarien eguna ospatzen

Txintxarri Aldizkaria 2015ko aza. 23a, 10:15
Atzo, Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna izan zen Hori dela eta, Alboka abesbatzak eta Donostiako Ibaeta abesbatzak emanaldi bereziak ospatu zituzten.

Musika eta ahotsak izan ziren atzo, Santa Zezilia egunean protagonista Lasarte-oriako bi elizetan.

Donostiako Ibaeta abesbatzeko kideek doinu euskaldunez bete zuten Ama Brigitarren komentuko kapera.

Mezan esate baterako, Madinaren 'Gure Aita' hunkigarria eskaini zuten. Meza osteko emanaldian aldiz,doinu ezagunak izan ziren nagusi 'Ama', 'Xalbadorren heriotzean' edo 'Xarmangarria zira'.

Alboka abesbatza

Lasarte-Oriako Alboka Abesbatzak ere egun berezi hau ospatuko zuen. 

Ohitura legez, Arantzazuko Amaren elizako meza girotu zuen abesbatzak. Molfinoren  'O sacrum convivium', Jenkinsen ' Ave Maria' edo 'Laudate nomen domini' doinuak abestu zituen.
Ostean, kide eta lagunekin  'El Jardin' jatetxean bildu eta bazkari ederraz gozatu ahal izan zuten.

Atsobakarren emanaldia

Honetaz gain, Udal Musika Eskolako trikitilari eta pandero joleak, azaroaren 30ean, 17:30ean, Atsobakarreko egoitzan emanaldi berezia eskainiko dute.