Merkatarientzako bi ikastaro

Txintxarri Aldizkaria 2016ko api. 28a, 18:10
Euskal Merkataritzaren XVIII. Topaketaren barnean bi tailer antolatu dituzte Buruntzaldean.

Eusko Jaurlaritzak eta euskal komertzio ganberek doakoak diren bi ikastaro eskainiko dituzte.

Lehenak motibazioa eta sormena landuko ditu. Azaldu dutenez, "balio erantsia duten dendek ideia berritzaileak jartzen dituzte martxan". Beraz, "ekintza eta aukera berriak" lantzeko tresnak aztertuko dituzte. Villa Mirentxun egingo dute ikastaroa maiatzaren 12ko 14:30etatik 16:30etara. Izena webgune honetan eman ahal izango da.

Nork bere saltokian berrikuntzak ezartzeko tailerra hilaren 30ean egingo dute Usurbilgo Potxoenea kulturgunean. Erakusleihoa, barne antolaketa, produktuen aurkezpena eta dendetako zenbait atal erakargarriagoak egiten ikasiko dute bertaratutakoek. Eguerdiko 14:30etan hasiko da eta 16:30ak arte luzatuko da. Webgune honetan eman beharko da izena.

Informazio gehiago behar izanez gero 943 333 049 telefonora deitu edo idatzi admin@hernanidendak.eus helbidera.