Makilaje ikastaroa Amaraun ludotekan

Txintxarri Aldizkaria 2015ko urt. 26a, 11:35
Familia osoarentzako plana prestatu du Ttakun Kultur Elkarteak, otsailaren 7an. Guraso eta gaztetxoentzako makilaje ikastaroa antolatu du Amaraun Ludotekan, goizeko hamaiketatik eguerdiko hamabi t'erdiak arte.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, “familiako kide guztiek tarte dibertigarri bat” igarotzeko aukera egokia da makilaje ikastaroarena. Era berean, zehaztu dute “Inauterietarako lagungarria” izan daitekeela, kontuan hartuta aurtengo Inauteriak gero eta gertuago daudela.

Era berean, zenbait baldintza ere zehaztu dituzte antolatzaileek. Ikastaroan izena emateko azken eguna otsailaren 5a izango da, eta bertara joaten diren haurrek heldu batekin batera joan beharko dute ludotekara. Informazio gehiago eskuratzeko 943 37 14 48 telefonora deitu edo aisia@ttakun.com helbidera idatzi.