Maider Zurriaran eta Leire Tejedor gidabaimena euskaraz ateratzeagatik saritutako herritarrak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ots. 10a, 17:39
Mugica autoeskolak gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ateratzeko aukera eskaintzen du. Iaz izandako parte hartzaile guztien artean, 10 sari banatu dira; horietatik bi Lasarte-Orian.

Maider Zurriaran eta Leire Tejedor izan dira Buruntzaldeako Udal eta autoeskolek urtero egiten den zozketan gidabaimena euskaraz ateratzeagatik saritutako herritarrak. Gaur eguerdian, Udalean egindako ekitaldian jaso dute lasarteoriatarrek saria. Bi sarituekin batera, Jon Antxordoki Euskara Batzordeko lehendakaria, Mujica autoeskolako arduradun Ana Mujica eta Marifer Gorostiza Euskara Zerbitzuko teknikaria izan dira. Ordezkarien eskutik jaso dute saria bi herritarrek.

Buruntzaldean guztira, 96 pertsoneka hartu zuten parte iazko edizioan.