Liburutegi zaharrean egingo dute lo Gandia herri gonbidatuko lagunek

Txintxarri Aldizkaria 2015ko eka. 23a, 19:10
Sorgin Jaiak-eko kideak Jesus Zaballos alkatearekin bildu eta arazoari konpontzea lortu dute. Gandia da aurtengo herri gonbidatua, eta festez gozatzera etortzen diren lagunek liburutegi zaharrean egingo dute lo azkenean.

Joan den osteguneko aurkezpen prentsaurrekoan eman zuten arazoaren berri Sorgin Jaiak-eko kideek. Jakinarazi zuten "debekatu" egin ziela udaletxe berriak Gandiako herritarrentzat ezarrita zeukaten lo egiteko gunea erabiltzea, "inolako arrazoirik eman gabe". 

Horren ostean, antolatzaileak Jesus Zaballos alkate berriarekin bildu dira eta konpondu dute arazoa azkenean. Etzi hasiko diren jaiez gozatzera etorriko diren lagunek liburutegi zaharrean egingo dute lo, Sorgin Jaiak-eko kideek jakinarazi dutenez.