Lasarteoriatarrak bikain dardotan, Kantauri Itsasoko Kopan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abe. 4a, 17:28
Pilar Lopez Garciak brontzezko domina eskuratu du, eta Oshun tabernak zilarrezkoa taldekako proban

Comillasen, Kantabrian, jokatu dute asteburuan Kantauri Itsasoko Kopa, dardotan, eta han izandako lasarteoriatarrak pozik itzuli dira: bi domina ekarri dituzte herrira. Pilar Lopez Garciak brontzezko domina irabazi du Gipuzkoako selekzioarekin, eta taldekako modalitatean, berriz, Oshun tabernak zilarrezkoa (64 parte hartzaile ziren guztira). Hurrengo urtean Marina Dorren (Castellonen) jokatuko dute Espainiako Txapelketa, eta lasarteoriatarrek parte hartzeko esperantza dute.