Lasarte-Oriako Udalbatzarrak Herritarren Partaidetzarako Araua onartu du
Aldeko hamar boto eta hiru abstentziorekin onartu dute arau berria. Jesus Zaballos alkateak azaldu duenez, udalak helegitea jarri dio Gipuzkoako Aldundiak proposatutako autobus murrizketaren proiektuari

Eztabaida handirik gabe onartu du udalbatzarrak Herritarren Partaidetzarako Araua. Horrekin, herritarrek udaleko erabakietan eragiteko erraztasun gehiago izango dituzte. Halere, adostasuna ez da erabatekoa izan. Batzordean hainbat zuzenketa eztabaidatu dituzte, eta horietako batzuk onartu. Udalbatzarrera Ahal Du Lasarte-Oria taldeak proposatutako bi ekarri dituzte. Baina biak atzera bota dituzte, PSE-EEko botoekin nagusiki.

Edonola ere, Ahal Du Lasarte-Oriako ordezkariak, David Aresek, azken testua babestu du. “Batzordean gure bost zuzenketa onartu dituzte, eta aurrerapausoa da, aurreko arauarekin alderatuta”. EH Bilduk abstenitu egin da. “Hutsetik abiatzen garela kontuan hartuta, bada aurreapausoa”, azaldu du Pablo Barrio zinegotziak. Halere, ez dago konforme araua aurrera atera den moduarekin. “Faltan sumatu dugu aholkularitza bat kontratatzea”.

Autobus zerbitzua

Bestalde, galdera eta erreguen alorrean present egon da Gipuzkoako Aldundiaren garraio publikoaren proiektua. Aldundiak aurreproiketu bat aurkeztu du, eta, horren arabera, Lasarte-Oriatik igarotzen diren autobus batzuk bertan behera geratu daitezke.

Jesus Zaballos alkateak argitu du udalak helegitea aurkeztu duela proiektu horren aurka, eta prentsan argitaratutako informazioak gezurtatu ditu. “Ez da egia eskualdeko beste alkateei ez diedala erantzunik eman. Urnietako alkatea izan da nirekin harremanetan jarri den bakarra. Besteak ez dira harremanetan jarri nirekin”. 

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Odol-ateratzea
    Hilabeteko azken astelehenean, urriaren 30ean, eman ahal izango da odola Osasun Zentroan, 17:30etik 20:30era. Anima zaitezte, odola ordezkaezina da eta odol falta dago!
  • 1965ean jaiotakoen afaria
    Urriaren 21an 1965ean jaiotakoen afaria egingo dute, Txartel Txoko jatetxean. 45 euroko menua egongo da. Ingresoa egiteko, Laboral Kutxako kontu korrontea erabili: IBAN ES75 3035 0036 120361138060. Ana (696 55 29 25)
  • Ostiraletan egin ahal izango dira sexu kontsultak, Gaztelekuan
    Sexu informazioa, eta aholkularitza bulegoan kontsultak egiteko eguna aldatu da. Hemendik aurrera, ostiraletan izango dute kontsultak egitera joateko aukera herriko gazteek, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etarako ordutegian.
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
KENAI
Zorionak Kenai!!! Hamaika muxu handi, zu bezainbestekoak! Gero eta gehiago maite zaitugu. Miguel, Alex eta amatxoren partetik.
AZKEN PDFa
1395 ( Urriak 6 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Urbistondo ( Asteartea)
San Frantzisko 1
Tel: 943 366567
ASTEA
    • Gandarias-Uribe ( Asteazkena )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Osteguna )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Ostirala )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Orue ( Larunbata )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Orue ( Igandea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Lasa ( Astelehena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48