Landaberri Olinpiadak

Txintxarri Aldizkaria 2016ko uzt. 21a, 10:59
50.urteurreneko ospakizunen baitan ikasle ohien euskal olinpiadak jokatuko dira irailaren 25ean. Ekimenean parte hartzeko, izena emateko aukera zabalik dago.

Irailaren 25ean zenbait joko antolatu dira Landaberriko 50. urteurrenaren baitan. Hauek Michelinen egingo dira eta dagoeneko izena emateko aukera dago. Ikasle-ohien taldeak kurtsoka izango dira eta gurasoenak berriz antolatzen diren bezala. 

10-12ko taldeak nahi dira osatu mutil eta neska kopurua orekatuta egonda, ahal bada  behintzat. Ongi pasatzeko gogoa besterik ez dela behar adierazten dute Landaberritik. Hauetan izena emateko, Landaberri 50 Facebook orrian dagoen formularioa bete beharko da.