Markeliñe antzerki taldearen eskutik, Cervantesen Kixote lan klasikoko bi pertsonai nagusiak Kixote eta Santxo ezagutu ahal izan zituzten etxeko txikiek.
Kixote ameslari hutsa da eta Santxo berriz, errealitateri itsatsia dago, Cervantesen lanean bezala. Lan klasikoan oinarritutako ikuskizun honetan, bi izaeren arteko talka erakusten dute eta honek bien arteko adiskidetasunean duen eragina. Era honetara, nahiz eta Santxo Kixoteren oso lagun izan, Kixoteren ametsen beldur da eta hegoak moztu nahi dizkio, errealitatean bizitzera behartu nahi du. Baina Santxok bere beldurren zergatia zalantzan jartzen du.
“Zergatik izan behar dugu denok berdinak?” edo “zer gertatzen da gizarteko arauetatik kanpo geratzen garenean?”; horiek dira, besteak beste, antzerki taldeak planteatzen dituen galderak.
Laguntasuna eta honen garrantzia ere lantzen ditu antzezlanak. Izan ere, azkenean, Kixoteri bere ametsetako munduan barrena bizitzen edo den bezalakoa izaten utziko dion erabaki behar baitu Santxok.