Korrika-ren materiala salgai gaur Okendon, 18:00etatik aurrera

Txintxarri Aldizkaria 2014ko aza. 28a, 10:51
Martxoaren 19tik 29ra egingo da datorren urteko Korrika. Urepelen hasi eta Bilbon amaituko da Euskal Herri osoa zeharkatuko duen ibilbidea. Dagoeneko salgai dago materiala herrian, Geltoki Kaleko AEKren Muntteri euskaltegian. Neskentzat eta mutilentzat kamisetak, txanoak, jertseak, buffak eta poloak bertan daudela jakinarazi dute AEK-ko kideek. Herritarrak euskaltegitik pasa daiteke materiala ikusi eta erostera, goiz eta arratsaldeko ordutegian.

Hala ere, gaur, ostirala, 18:00etan Okendon jarriko dute postua material guztiarekin, herritarrek ikusi eta erosteko aukera izan dezaten.