KOOPeratzen egitasmoan izena emateko epea luzatu da

Txintxarri Aldizkaria 2014ko aza. 28a, 11:56
Abenduaren 5era arte luzatu da KOOPeratzen zerbitzuan izena emateko epea, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Beterriko eskualdearen garapen planaren baitan abiatu da egitasmo hori. Hainbat proiektu aurkeztu dira dagoeneko, baina oraindik “gehiagorentzat tokia” dagoenez, interesa dutenei “denbora gehiago” emango zaie, adierazi dute antolatzaileek.

Eskualdeko jarduera ekonomikoa sustatzea da KOOPeratzen zerbitzuaren xedea. Ekonomia sozialaren barruan edozein motatako negozio eta proiektu garatu ahal izateko baliabideak eskaintzen ditu. Egitasmo horretan izena emateko behar diren xehetasun guztiak kooperatzen.net web orrialdean aurkituko dituzte, bertan parte hartzeko interesa dutenek.