Kontzertu bufoa ostegun gizenean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urt. 31a, 10:00
Udal Musika Eskolako kideek Inauteriei hasiera emango diete Lasarte-Orian.

Ostegun gizenean, otsailaren 4an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera ikasle eta irakasleek kontzertu bufoa eskainiko dute.

Musika eskolako instrumentu ezberdinetako ikasleek bakarka, bikoteak edo taldean saio honetarako prestatutako doinuak eskainiko dituzte.