Kontsumo jasangarria bultzatzen

Txintxarri Aldizkaria 2016ko mai. 21a, 20:00
Energiaren Kontsumo Jasangarriaren astea azoka bereziarekin amaitu da gaur. Herritarrek proiektuen bidez, etxean erabili daitezkeen energia modu ezberdinak ezagutu eta kontsumo jasangarria izateko produktu batzukikusteko aukera ere izan dute.

Eguzki plakak, kotxe elektrikoa, galdara sistema berritzaileak, ura berotzeko plakak... Usurbilgo Lanbide eskolako energia berriztagarrien proiektuak, zein energia aurrezteko beste produktu batzuk ikusi ahal izan dira gaur goizean Okendo plazan.

Lanbide eskolako kideei esker, herritarrek proiektu ezberdinei buruzko haien jakin-mina asetu ahal izan dute.

Gazteek plaka fotovoltaikoekin probak egin dituzte. Etxeko txikientzat marrazki tailerra izan da eta gainera, zozketa bat ere izan dute. Eguzkiaren energiaz dabilen robota izan da saria.

Hau guztiaz gain, Goiener kooperatibako lagunek astean zehar faktura elektrikoari buruz eskainitako hitzaldia berriro ere eskaini diete herritarrei.

Azoka Lasarte-Oriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Usurbilgo Lanbide eskolak antolatutako ekintza izan da.

Erakusketa

Goizean zehar, Antonio Mercero aretora hurbildu diren herritarrek Landaberri DBH4ko ikasleek ateratako argazkien erakusketa ikusi ahal izan dute

Ikasleek asteartean Usurbilgo Lanbide eskola bisitatu eta irudiak atera zituzten.

Erakusketa honetan astean zeharreko hitzaldien irudiak ere ikusgai izan dira.