'Kongoren Aldeko Mugikorra' kanpainarekin bat egin du Ostadar SKT-k

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urt. 13a, 11:00
Alboan GKE-rekin hitzarmena sinatu berri du Ostadar SKT-k. Erabiltzen ez diren sakelako telefonoak bilduko ditu bere bulegoan Kongora laguntza bidaltzeko asmoarekin.

Ostadar SKT-ko bazkideek bultzatuta, klubak 'Kongoren Aldeko Mugikorra' kanpainaren alde aritzeko konpromisoa hartu du. Alboan GKE-arekin sinatu dute hitzarmena, eta bulegoan erabiltzen ez diren sakelako telefonoak jasoko dituzte.

18:00etatik 20:00tara utzi daitezke Ostadar SKT-ko bulegoetan, mugikorrak erabiltzeko moduan egon ala ez.

Hiru helburu ditu ekintza honek. Batetik, jasotako mugikorren birziklatzearekin lortutako dirua Kongoko ekialdea laguntzeko bideratuko da. Ingurigiroa zaintzeko ere balioko du ekimenak. Erabiltzen ez diren telefono horiei kutsakorra ez den erabilpena emango zaie -berrerabiltzea eta birziklatzea. Azkenik, kontsumo arduratsua sustatu nahi dute, fabrikazioak sortutako eragin anbientala murriztuz.