Juankar Balerdi 26 urteren ostean kalean da

Txintxarri Aldizkaria 2015ko api. 27a, 14:02
Juankar Balerdi herriko presoa aske geratu zen atzo 26 urteko espetxealdia bete ondoren. Huelvara hainbat senide eta lagun joan ziren harrera egitera eta iluntzean iritsi ziren Lasarte-Oriara.

Ongi etorri beroa eskaini zioten hainbat herritarrek. Ikurrinekin furgonetak iritsi zain bildu ziren herritarrak Kale Nagusian zehar eta txalo eta besarkada artean hartu zuten.

Balerdi 1989ko apirilaren 16an atxilotu zuten Ondarroan eta hainbat espetxetan izan da urte hauetan. Almeriako espetxean zegoela ama, Argi Iturralde, eta anaia, Iñaki Balerdi, hil ziren 2003ko otsailaren 28an, bera bisitatzera zihoazela izan zuten auto istripuan.