Jostailu hezkideen tailerra

Txintxarri Aldizkaria 2015ko urt. 26a, 11:33
Abenduan atera zen argitara jostailu hezkideen dekalogoa, herriko hainbat emakumek irailetik egindako lanaren fruitu gisa. Irailean hasi ziren lanean, 'Jostailu hezkidetzailea ez sexista, ezta belikoa ere' izeneko tailerrean.

Dekalogoaren helburu nagusia jostailuak erosterako orduan “familia osoari aholkuak eskaintzea” da. Gabonetako festak igaro dira, eta tarte horretan umeek hainbat jostailu jaso dituzte. Horien ezaugarriak aztertzeko tailerra antolatu dute Ttakun Kultur Elkarteak eta Emakumeen Zentroak otsailaren 2an, Lasarte-Oriako sexuen elkarbizitzarako Emakumeen Zentroan 17:45etik 19:15era. 

Antolatzaileek otsailaren 2an egingo den tailerrari buruzko argibide batzuk eman dituzte. Zehaztu dute “komenigarria” dela aldez aurretik tailerrean izena ematea. Era berean, haurtzaindegi zerbi-tzua egongo dela aurreratu dute, baina argitu dute aldez aurretik izena eman behar dela. Izena eman edo informazio gehiago eskuratzeko 943 37 14 48 telefonora hots egin, aisia@ttakun.com helbidera idatzi edo Ttakunen bulegotik bertatik pasa daitezke.