Gabonetan jostailu bilketan lanean aritu ziren lasarteoriatarren artean bi bizikleta zozketatu zituen Lasarte-Oriako PSE-EEk. Aurtengo saridunak Ian eta Aray dira, eta jadanik jaso dute saria idazkari orokor Jesus Maria Zaballosen eskutik.
Bestalde, PSE-EEk eskerrak eman nahi dizkie bilketan lagundu zuten lasarteoriatarrei, herriko ume askorentzako jostailuak lortzeagatik.