Jolasen altxorra saioa isla plazan gaur

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mai. 25a, 11:15
17:00etan hasiko da saioa Isla plazan.

Amaraun Klubeko lagunek “Jolasen Altxorra” ekimena antolatu dute. Saioetan alaba, anai, aita, amona, aitona, gurasoak... adin guztietako senideek batera jolasteko aukera izango dute. Jolasak ezagutzak eta baloreak oharkabean transmititu eta jasotzeko tresna dira eta senideek eginez gero, ez dago haurrentzat hoberik. Hizkuntza transmisioa ere garrantzitsua denez, saioak euskaraz dira. Ekimena lau saioz osatzen da eta gaur izango da hirugarrena Isla Plazan. Hitzordua 17:00etan da eta hurrengo saioa Zabaletako jaietakoa izango da baina honen eguna eta ordua zehazteko daude. Saioetan parte hartzeko ez da izenik eman behar. Amaraun Klubeko lagunek familiei gonbida egiten diete saioetara hurbildu, gozatu eta jolastera.