Jardunaldi borobila senior mailako herriko areto futbol taldeentzat

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urt. 18a, 11:00
Lasarte-Oriako senior mailako hiru areto futbol taldeek garaipen sendoak eskuratu dituzte pasa den asteburu honetan.

Ostadar Antonio Aroztegiak garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean Urretxuko Aldiri kiroldegian Goierri KEren aurka. 3. Nazional mailako azkenaurreko postuan dira erdietsitako hiru puntuek sailkapenaren beheko aldea estutu dute. Lasarteoriatarrak aurretik jarri ziren Mauroren bi golekin. Atsedenaldia iritsi aurretik, goierritarrek aldea murriztu zuten. Bigarren zatian, Asierren eta 'Petxa'-ren golek aldea ireki zuten. Etxekoek estutzea lortu zuten azken minutuetan, baina lasarteoriatarrena izan zen garaipena.

ISU Leihoak taldeak 9-1ekoa erdietsi zuen Jaixki AFK-ren kontra. Garaipen honi esker, sailkapeneko seigarren postuan dira bigarrengotik bost puntura. Cecilia Fruta Denda Kebab Lasarte-k, aldiz, 4-2koari buelta eman zion, Power Rangers 4-5 menpean hartuz. Hamargarren postuan kokatu dira taulan. Aste honetan Lasarte-Oriako taldeek euren artean jokatuko dute Michelinen.

Jubenilak: batak bale, besteak kale

Kafe Bar Buenetxea taldeak 1-8 irabazi zion pasa den igandean Oñatiko Aloña Mendiri. Kafe Bar Lasartek, berriz, Anoeta FT liderraren aurka galdu zuen etxean 4-6.