Janari-manipulatzaile ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2015ko urt. 20a, 11:54
Elkolab enpresak janari-manipulatzaile ikastaroa emango du Lasarte-Oriako Udalaren Osasun Departamentuarekin elkarlanean. Urtarrilaren 27an emango du ikastaro hori, Anbulategiko erabilera anitzeko bigarren solairuan, 9:30etik 13:30era. Interesatuta dauden pertsonek 45 euro ordaindu beharko dituzte ikastaroan izena-emateko. Langabetuentzat prezio berezia jarri dute: 35 euro.

Urtarrilaren 27ko ikastaro hori ostalaritzako sektoreari dago zuzendua, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak eska-tzen duen autokontrolaren ingurukoak izango dira edukiak. Informazio gehiago eskuratu edo izena-emateko, bi telefono jarri dituzte herritarren eskura: 943 53 33 03 (Elkolab) eta 943 36 16 05 (KIUB/OMIC).