Jai giroan hasi zen Aste Kulturala

Txintxarri Aldizkaria 2015ko urr. 6a, 13:00
Atzo hasi zen Semblante Andaluz elkarteak antolatzen duen Aste Kulturala.

Elkarteko bazkide, udal ordezkari eta lagunak bildu ziren bertan asteari ohorezko ardoarekin hasiera emateko.

Semblante Rociero koruak eta Gitanillas del Alba dantza taldeak eman zion hasiera ekitaldiari.

Ostean Jose Maria Mellado elkarteko lehendakariak eskerrak eman zien guztiei bertan egoteagatik eta elkarteko kideei eskainitako laguntzagatik.

Udal Batzarreko kideek, lehendakariak eta elkarteko kultura arduradunak ohorezko ardoaren topa egin zuten eta mokadu bat jateko aukera izan zuten bertan bildu zirenek.