Jacan abestu zuen Albokak igandean

Txintxarri Aldizkaria 2017ko api. 6a, 14:30
Alboka abesbatzak Jacako Orfeon Jacetanorekin elkartrukea egingo du aurten. Esperientzia horri hasiera eman zion herriko taldeak iragan asteburuan, eta Huescako herrian kontzertua eskaini zuen.

Albokak abesbatzen arteko elkartruke bat hasi du Jacako Orfeon Jacetanorekin. Joan den asteburuan herriko taldeak Huescako herria ezagutzeko parada izan zuen, eta baita emanaldi polit bat eskaintzekoa ere. Jendez lepo zegoen Santiago elizan abestu zuen Albokak, larunbatean.

Igandea turismoa egiteko baliatu zuen herriko abesbatzak. Xabierreko gaztelua bisitatu zuten goizean, eta Leyreko monastegia arratsaldean. Ez zuten aukera galdu azken horretan abesti pare bat kantatu eta monjeen kantu gregorianoa entzuteko.