Izurriei aurre egiteko zerbitzuak kontratatu ditu Udalak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urt. 20a, 10:28

Lasarte-Oriako Udalak, bi enpresa kontratatuko ditu izurriak kontrolatzeko. Alde batetik, Donostiako Irati-Rentokil enpresak, Asiako liztorra eta liztor arrunta espezieen liztor-habiak tratatzeko lanak egingo ditu herrian, 2.800 euroren truke. Bestetik, Nafarroako Multilva Baja herriko Irabi Control de Plagas S-L enpresak, udaleko eraikineteko eta kontainer lurperatuetako arratoien kontrola egingo du. Azken honek, 9.173 euroren truke. Izurrien arazoari irtenbide bat eman asmoz kontratatu ditu Udalak bi zerbitzu horiek jakitera eman duenez.