Itsasoko izarrak dantzan

Txintxarri Aldizkaria 2015ko uzt. 28a, 14:38
Udako Txokoetako uztaileko txanda azken txanpan sartu da. Aste honetan txiki eta gaztetxoek ekitaldi eta ekintza dibertigarriak egingo dituzte.

Gaur eguerdian HH mailakoek itsasoa eta bere freskotasuna ekarri dute Okendo plazara. Ekitaldi berezi benetan txikiek prestatu dutena.

Hilabete honetan lagun izan duten Kirmen Karramarroak egin die harrera plazan eta izar txikien taldeak aurkezten joan da.

Olagarro surflariak, arraunlariak, itsas izarrak, piratak edo hondartzan zegoen jendea dantzan ikusteko aukera izan dute plazara hurbildu diren guraso eta senideek. Txikiek hilabete honetan ikasitako dantza erakusteko aukera izan dute eta ederki jarraitu dituzte pausoak abestien erritmora.

Amaieran, begiraleek ezusteko bat zuten prestatua, Kirmen karramarroarekin batera "Karramarroaren dantza" egin dute. Txikiek dantza egin dute haiekin batera.

Ekitaldiko argazkiak galerian ikusgai.