Itsasoa Lasarte-Oriara iritsi da

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ots. 6a, 15:00
Hasi da jaia Okendo plazan. Eguraldia lagun, herritarrek eguerdia baino lehen bete dute plaza. Pirata, arrantzale, eskimal, itsasoko animali ugari eta hainbat filmeetako pertsonaiak ere

Eguerdian eman zaio hasiera jaiari Okendo plazan. 12:00etarako minutu gutxi falta zirela, joan da plaza herritarrez betetzen. Intzak Parranda konpartsako lagunak izan dira aurten herritarrei bi egun hauetan ederki gozatzeko gonbita egin dutenak. Ostean, banaka gainontzeko konpartsak oholtzara igo eta ekitalditxo bat egin dute.

Zabaleta auzoko euskal piratak, Zentro Zibikoko surflariak, Tekilak konpartsako Nemo eta bere lagunak, Naste Borrasteko urpekariak, Larramendizaleak konpartsako arrantzaleak, Jalgunek lagunek Donostia 2016 ekarri dute, Intzak Parrandako lagunek itsas hondoa, Elkarreko lagunek ipar poloko eskimalen dantzan eta Erketzen marmokak izan dira protagonistak. Baina plazan beste hainbat mozorro ere ikusi ahal izan dira, hala nola, hondartza zale, tourista, sare konpontzaileak, sevillanak edo arraunlari eta trainerak. 

Ekitaldia ikusten ari ziren lagunek gainera, sagardo barrikoteaz gozatzeko aukera izan dute.

Plazara hurbildu ez direnek herriko hainbat tabernetan Oaintxe in deu!! txarangak girotutako pintxo potea egin ahal izan dute.

Konpartsen karroza lehiaketa eta mozorro lehiaketa ere egin dira. Konpartsa onenaren saria Larramendizaleak taldeak eraman du. Mozorro lehiaketa berriz, lehengo mendeko urpekari bikote batek. Jarraian, bazkari herrikoia izango da Antonio Mercero plazako karpan.

Bazkalostea, Super Bingoa izango da Gazte Klubeko lagunen eskutik eta 17:00etan, konpartsen desfilea hasiko da.

Goizeko irudi eta argazkiak gure galerietan.