Istripu txikia Milla higiezinen agentzian

Txintxarri Aldizkaria 2015ko uzt. 15a, 15:58
Neskato gazte bati harrapatuta geratu zaio eskua Milla higiezinen agentziako papera birrintzeko makinan. Udaltzaingoko agenteek jakinarazi dute ongi dagoela neska, ez duela zauririk. Suhiltzaileek makina moztu eta gero lortu dute neskatoaren eskua ateratzea.

Istripu txiki bat gertatu da gaur eguerdian Milla higiezinen agentzian, Sancho tabernaren alboan. Jolasten ari zela, neskato txiki bati harrapatuta geratu zaio eskua dendan daukaten papera birrintzeko makinan. Istripua ez da larria izan zorionez, neskak ez duelako inolako zauririk. Sustoa besterik ez da izan azkenean.

Suhiltzaileak, anbulantzia, udaltzainak eta ertzainak hurbildu dira gertakariaren gunera. Hainbat herritar ere gerturatu dira ingurura. Neska nola zegoen ikusi ostean, papera birrintzeko makina moztu dute suhiltzaileek eta neskatoaren eskua ateratzea lortu dute.