Irteera bikaina

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mar. 30a, 13:30
Martxoaren 21ean, Ipar martxako taldeak lehen irteera egin zuen Lasarte-Orian.

Rosa Ormazabal eta Begoña Moriana hezitzaileekin batera 15 bat lagunek bi ordutan, Santuenearaino joan-etorria egin zuten. Bueltan, Zubietan zehazki luzaketak egitera geratu ziren.

Taldeko kideek aipatu dutenez, irteera hauek herritar guztiei irekiak dira. Hurrengoa hitzordua apirilaren 25ean, goizeko 10:00etan izan arren, data aldaketa egon daitekeela ere jakinarazi digute.