Iparragirre Eraikuntza Lanak S.L enpresa arduratuko da Garaikoetxea I.P.ko eta BiyaK Bateko leihoak ordezkatzeko lanak egiteaz.

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mar. 20a, 11:00
Lan horiek egiteko 5 proposamen aurkeztu ziren, eta horiek aztertu ondoren, Iparragirre Eraikuntzak Lanak S.L. egingo ditu aipatutako leihoak ordezkatzeko lanak, 351.600 euroan. Hobekuntza gisa, baldintza agirietan eskatutakoa baino isolamendu akustiko eta termiko handiagoa eskaini du aipatu enpresak, inolako kosturik gabe. Lan horien kostua 288.023 eurokoa da. Horretarako, %60ko diru-laguntza eskatu zaio Eusko Jaurlaritzari, baina eskaera horren ebazpenik ez dute jaso momentura arte. Bestalde, Biyak Bat Jubilatuen Elkarteko leihoei dagokien lanek 63.577 euroko kostua izango dute, eta Udalak ordainduko du osoki.