"Indarkeriaren kontaera filmikoak" izeneko tailerra antolatu zuten Ganbo Iturri elkartearen egoitzan. Hogei pertsona inguru gerturatu ziren ikastarora.
Iraganeko indarkeria filmeetan nola azaltzen den aztertu zuten. Batetik, egiten diren kontakizunak zein neurritarainoko balioa duten jakiteko. Eta bestetik, iragana hobeto ezagutze aldera egin ditzaketen ekarpenak mahai gainean jarri zituzten.
Azken urtetan egindako hainbat film aztertu zituzten. Besteak beste, 'Asier Eta Biok' 'Bakerantza', 'Reconciliación', 'El Reencuentro' eta 'El Valor de la Autocrítica'.
Euskal Filmotekako arduradun izandako Mikel Arregik eman zuen ikastaroa.